2010/10/10

Hara nun diran (IPARRAGIRRE)



Hara Nun Diran

 (Iparragirre)

Hara nun diran mendi maiteak!
Hara nun diran zelaiak!
Basarri eder zuri-zuriak
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago txoraturikan
zabal-zabalik begiak
hara España, lur hoberikan
ez du Europa guziak.

Gero pozik bai Donostiara
Okendoarren lurrera
zeru polit hau utzi beharra
nere anaiak, hau pena!
Irutxulueta maitagarria
lore-tokia zu zera
Veneziaren grazi guziak
gaur Donostian badira.

Oi, Euskal Herri, eder maitea!
Hara hemen zure semia
bere lurrari muin egitera
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guzia.

Agur bai, agur, Donostiako
nere anaia maitiak
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.


Gehiago jakin nahi? Zoaz

No hay comentarios:

Publicar un comentario