2010/10/29

2010/10/10

Hara nun diran (IPARRAGIRRE)



Hara Nun Diran

 (Iparragirre)

Hara nun diran mendi maiteak!
Hara nun diran zelaiak!
Basarri eder zuri-zuriak
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago txoraturikan
zabal-zabalik begiak
hara España, lur hoberikan
ez du Europa guziak.

Gero pozik bai Donostiara
Okendoarren lurrera
zeru polit hau utzi beharra
nere anaiak, hau pena!
Irutxulueta maitagarria
lore-tokia zu zera
Veneziaren grazi guziak
gaur Donostian badira.

Oi, Euskal Herri, eder maitea!
Hara hemen zure semia
bere lurrari muin egitera
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guzia.

Agur bai, agur, Donostiako
nere anaia maitiak
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.


Gehiago jakin nahi? Zoaz

IPARRAGIRRE (M.C.V.)

Jose   Mari    Iparragirre    (1820-1881)

Gontzal  Mendibilek  idatzi zuen:
Gitarra  lepoan  eta  herria bihotzean,
bizi goraberatsu baten  nahitaezko poza,
lurrari  lotua  eta  ameslari  ibiltaria,
hortxe zu  Iparragirre,”



Anjela Kerejeta,  bere  emaztea, “bera  horrelako zenez,  alegia,  parrandazale  samarra, ba ,  noski,   betikoa….. Ontziratzeko  puntuan  geundela  dirurik  eta  aterperik  gabe  geratu  zen. Ai, ene! Logela bat  aurkitu  behar  izan   nion Donostian  egun  horietarako,  neuk   ordainduta,  Tolosan  zerbitzatzen  aurreztu  nuenarekin”  Eta  azkenik  iritsi  zer Euskal  Herria  utzi   eta  Ameriketara  abiatzeko  eguna. “Adio  Euskal Herriari”  izenburuko  bertsoak  dira  bere  despedidarako  utzi  zituenak.



Kronologia



*    1820ko  abuztuaren 12an jaio  zen , Urretxun.
*    1825ean   osabaren  baserrira   bidaltzen dute, Idiazabalera.
*    1833an  Madrilera doa, bere familiarekin batera  bizitzera.
*    1834an  Madriletik   ihes  egin,  eta   Euskal Herrira  abiatzen da  karlistaldian parte  hartzera.
*    1840an  Frantziara abiatzen  da.
*    1851n  Frantziatik  Ingalaterrara  erbesteratzen  dute, “Marsellesa”abesteagatik.
*    1852an  Euskal Herrira itzultzen  da, “Gernikako  Arbola” sortzen du.  Bere amarekin elkartzen da Madrilen , eta berriro  erbesteratu egiten dute.
*    1855ean   Anjela Kerejeta  ezagutzen du.
*    1858an   Ameriketara  abiatzen da Anjelarekin  eta  hurrengo  urtean  ezkontzen dira.
*    1868an   Uruguaira  doaz  bizitzera.
*    1876an   Iparragirre  etxera bueltatzeko  ekimena eta  diru  bilketa  abian  jartzen  da.
*    1878an  Anjela  Kerejetak   seme  bat  dauka  Domingo Elutxanz  euskaldunarekin.
*    1880an  azken  kontzertu  handia, Donostiako  Antzoki Zaharrean. Eta  Hego  Euskal Herriko lau diputazioek laguntza  ematen diote,  110 pezeta hilean.
*    1881ko   apirilaren  6an,  hiltzen da  Itsason.


Iparragirreren  kanta  batzuk

“Gitarra  zahartxo bat”
“Nere  izarra”
“Ume  eder  bat”
“Aloña  mendi”
“Arren,  ez  bedi  galdu  euskera”
Adio  Euskalherriari”
“Bilbao  eta  fueroak,  pakearentzat”
“Euskal  Herria  eta  Amerika”
“Nire  amak baleki” (zibilek  eraman  naute)
Gernikako  arbola
“Nere  ongile  maiteari”

Diskografia


Oskorri &Urretxuko Herria, “Iparragirre  bueltan  etxera” (2 CD)
1999ko  ekainaren  26an ,  gaueko  10:30an, 
Gernikako  Arbola Plazan Urretxun  grabatua.

Gontzal  Mendibilek ere disko bat egin du, “Iparragirre hegalaria”  izenekoa,  25 kanta biltzen ditu. Disko honen partaideak dira: Bilboko Orkestra  Sinfonikoa, Areatzako Banda  eta E.H.Uko  abesbatza.


Jose  Mari  Iparragirreren biografia  irakurriz gero  “Iparragirre” izeneko liburua, Julen  Gabiriak  eginda.
Bilduma:  Elkalanean  “Biografiak”.



Hitz  gutxitan  esanda
Behatu ondoko kuadroa eta ondoko  galderari erantzuna eman.
Zein da hitz  nagusia?..........................................



K
A
N
T
A
G
I
N
T
Z
A
N









P
A
R
I
S










A
M
E
R
I
K
A




G
U
D
A
R
I
A











A
R
B
O
L
A










A
N
J
E
L
A







I
N
G
A
L
A
T
E
R
R
A






I
T
X
U
R
A




E
U
S
K
E
R
A












E
R
B
E
S
T
E
R
A






H
E
R
R
I
M
I
N
A