Lehen Hezkuntzan zagoz, eta Euskaraz idazten duten idazleak hobe ezagutu nahi? Bitakora honetan olerkiak, kantak, idazleen biografiak eta elkarrizketak, haien lanen aipamenak, horien inguru prestatutako jolasak, zuek bidalitako iruzkinak edo txostentxoak ... ikusteko aukera izango duzue.
2010/10/29
BILINTX
Bilintxen lana eta bizitzari buruz zerbait jakin nahi duzu?
Bideo honetan daukazu!
"Behin batean Loiolan" abestia entzuten duzun bitartean, jasoko duzu informazioa.
2010/10/10
Hara nun diran (IPARRAGIRRE)
Hara Nun Diran
(Iparragirre)
Hara nun diran mendi maiteak!
Hara nun diran zelaiak!
Basarri eder zuri-zuriak
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago txoraturikan
zabal-zabalik begiak
hara España, lur hoberikan
ez du Europa guziak.
Gero pozik bai Donostiara
Okendoarren lurrera
zeru polit hau utzi beharra
nere anaiak, hau pena!
Irutxulueta maitagarria
lore-tokia zu zera
Veneziaren grazi guziak
gaur Donostian badira.
Oi, Euskal Herri, eder maitea!
Hara hemen zure semia
bere lurrari muin egitera
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guzia.
Agur bai, agur, Donostiako
nere anaia maitiak
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.
Gehiago jakin nahi? Zoaz
IPARRAGIRRE, POETA ERROMANTIKOA estekara
IPARRAGIRRE (M.C.V.)
Jose Mari Iparragirre (1820-1881)
Gontzal Mendibilek idatzi zuen:
“Gitarra lepoan eta herria bihotzean,
bizi goraberatsu baten nahitaezko poza,
bizi goraberatsu baten nahitaezko poza,
lurrari lotua eta ameslari ibiltaria,
hortxe zu Iparragirre,”
hortxe zu Iparragirre,”
Anjela Kerejeta, bere emaztea, “bera horrelako zenez, alegia, parrandazale samarra, ba , noski, betikoa….. Ontziratzeko puntuan geundela dirurik eta aterperik gabe geratu zen. Ai, ene! Logela bat aurkitu behar izan nion Donostian egun horietarako, neuk ordainduta, Tolosan zerbitzatzen aurreztu nuenarekin” Eta azkenik iritsi zer Euskal Herria utzi eta Ameriketara abiatzeko eguna. “Adio Euskal Herriari” izenburuko bertsoak dira bere despedidarako utzi zituenak.
Kronologia
1820ko abuztuaren 12an jaio zen , Urretxun.
1825ean osabaren baserrira bidaltzen dute, Idiazabalera.
1833an Madrilera doa, bere familiarekin batera bizitzera.
1834an Madriletik ihes egin, eta Euskal Herrira abiatzen da karlistaldian parte hartzera.
1840an Frantziara abiatzen da.
1851n Frantziatik Ingalaterrara erbesteratzen dute, “Marsellesa”abesteagatik.
1852an Euskal Herrira itzultzen da, “Gernikako Arbola” sortzen du. Bere amarekin elkartzen da Madrilen , eta berriro erbesteratu egiten dute.
1855ean Anjela Kerejeta ezagutzen du.
1858an Ameriketara abiatzen da Anjelarekin eta hurrengo urtean ezkontzen dira.
1868an Uruguaira doaz bizitzera.
1876an Iparragirre etxera bueltatzeko ekimena eta diru bilketa abian jartzen da.
1878an Anjela Kerejetak seme bat dauka Domingo Elutxanz euskaldunarekin.
1880an azken kontzertu handia, Donostiako Antzoki Zaharrean. Eta Hego Euskal Herriko lau diputazioek laguntza ematen diote, 110 pezeta hilean.
1881ko apirilaren 6an, hiltzen da Itsason.
Iparragirreren kanta batzuk
“Gitarra zahartxo bat”
“Nere izarra”
“Ume eder bat”
“Aloña mendi”
“Arren, ez bedi galdu euskera”
“Adio Euskalherriari”
“Bilbao eta fueroak, pakearentzat”
“Euskal Herria eta Amerika”
“Nire amak baleki” (zibilek eraman naute)
“Gernikako arbola”
“Nere ongile maiteari”
Diskografia
Oskorri &Urretxuko Herria, “Iparragirre bueltan etxera” (2 CD)
1999ko ekainaren 26an , gaueko 10:30an,
Gernikako Arbola Plazan Urretxun grabatua.
Gontzal Mendibilek ere disko bat egin du, “Iparragirre hegalaria” izenekoa, 25 kanta biltzen ditu. Disko honen partaideak dira: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Areatzako Banda eta E.H.Uko abesbatza.
Jose Mari Iparragirreren biografia irakurriz gero “Iparragirre” izeneko liburua, Julen Gabiriak eginda.
Bilduma: Elkalanean “Biografiak”.
Hitz gutxitan esanda
Behatu ondoko kuadroa eta ondoko galderari erantzuna eman.
Zein da hitz nagusia?..........................................
K | A | N | T | A | G | I | N | T | Z | A | N | |||
P | A | R | I | S | ||||||||||
A | M | E | R | I | K | A | ||||||||
G | U | D | A | R | I | A | ||||||||
A | R | B | O | L | A | |||||||||
A | N | J | E | L | A | |||||||||
I | N | G | A | L | A | T | E | R | R | A | ||||
I | T | X | U | R | A | |||||||||
E | U | S | K | E | R | A | ||||||||
E | R | B | E | S | T | E | R | A | ||||||
H | E | R | R | I | M | I | N | A |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)